
BAE-ren funtsezko balioa
Boluntariotza da PROIEKTU HONEN ARIMA, hortik sortzen baita, boluntariotza desberdin bat egiteko borondatetik, pertsonei aukera berriak eta esperientzia bakarrak eskainiz. Trizikloa boluntariotza-lana egiteko eta belaunaldiak, espazioak eta pertsonak konektatzeko bitarteko bat da.
Jarduera horri esker, boluntarioak komunitatearekiko harremanak sendotu ditzake modu entretenigarri eta atseginean, eta gizarte-trebetasunak praktikatzeko eta garatzeko aukera ematen dio.
2016tik 180 boluntario baino gehiago gara Bizikletaz Adinik Ez elkartean parte hartu dugunak.


Nola egiten dugu_
Jarri harremanetan
gurekin
Jar zaitez gurekin harremanetan eta prozesuaren eta programatutako hurrengo kurtsoaren berri emango dizugu.
Prestakuntza. Trizikloa
ezagutu
Oinarrizko prestakuntzan parte hartuko duzu esperientzia dutenen eta boluntarioen eskutik, funtzionamendua haiek azalduko dizutelarik. Trizikloa erabiltzen ikasiko duzu, irteerak seguruak izan daitezen.
Lehen irteera
Lehenengo irteera esperientzia duten boluntarioekin egingo duzu. Horrela, benetazko errealitatea probatuko duzu eta segurtasuna lortu arte errepikatu ahal izango duzu.
Pedalei eragin!
Aurreko urratsak amaitu ondoren, aldian-aldian jasoko duzu irteeren programazioa, eta horietan parte hartu ahal izango duzu. Azkenengoz geratzen dena: GOZATZEA!
Topaketak eta
Formazioak
Aldian-aldian, boluntariook topaketak egiten ditugu, esperientziak partekatzeko eta egindako bidean ikasteko.
LAGUNTZEKO BESTE ERA BATZUK
BAEko kide izan nahi duzu?
Informazio gehiago nahi baduzu, boluntario izateko ikastaroa egin, beste moduren batean lagundu, edo proposamenen batekin animatu, jar zaitez gurekin harremanetan.

