Pribatutasun-politika
OSASUNA SUSTATZEKO ELKARTEA- BIZIKLETAZ ADINIK EZ elkarteak jakinarazten du webgune honetan borondatez emandako datu pertsonalak automatikoki tratatu eta dagozkion fitxategietan txertatuko direla.
Gure fitxategietako datuak guztiz konfidentzialak dira, eta erabateko konfidentzialtasunarekin tratatuko dira, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamendua betez. Halaber, jakinarazten dizugu zure datuak gure fitxategietatik ezabatu egingo direla, datu horiek biltzeko helburua bete bezain laster.
Erabiltzaileek edozein unetan erabil ditzakete sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko, aurka egiteko eta/edo eramangarritasunerako eskubideak, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamendua betez. Horretarako, gutun bat bidali behar dute, erabiltzailearen NANarekin batera, helbide honetara: Mundaiz kalea 50, 20012, Donostia. Halaber, horrekin lotutako informazioa edo laguntza lortu ahal izango duzu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren webgunearen bitartez (www.aepd.es).
OSASUNA SUSTATZEKO ELKARTEA- BIZIKLETAZ ADINIK EZ elkarteak ez ditu saltzen, alokatzen edo hirugarren pertsonen eskura jartzen zuk emandako datuak.
Erabiltzaileak bermatzen du jakinarazitako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta erantzukizuna hartzen du bere gain datu horien aldaketa oro jakinarazteko.
Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu webguneko formularioen bitartez, aurrez, lege-ohar honetan jasotako informazioa jakinarazi beharko die erabiltzaileak.
Erabiltzaileak izango du erantzukizun osoa formularioak betetzean datu faltsuak, zehazgabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak emateak webgune honi edo hirugarren bati zuzenean edo zeharka eragin dakizkiokeen kalte-galeren gainean.
COOKIE-POLITIKA
OSASUNA SUSTATZEKO ELKARTEA- BIZIKLETAZ ADINIK EZ (“BAE”) elkarteak cookie-ak −bereak eta hirugarrenenak− erabiltzen ditu saioa eta erabiltzaile-lehentasunak mantentzeko, nabigazio-esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko. BAEren webgunean nabigatu eta jarraitzean, segidan deskribatutako cookie-politikaren araberako erabilera onartzen du erabiltzaileak. Politika hori eguneratua egon daiteke; beraz, aldizka kontsultatzea gomendatzen dizugu.
ZER DIRA COOKIE-AK?
Webguneek nabigatzailean biltegiratzen dituzten eta webgune horien erabiltzaileen informazioa jasotzen duten artxiboak dira. Webgunean nabigatzean erabiltzailearen eskura jarritako zerbitzuetan abantailak eskaintzea da horren helburua. Cookie motak:
Jatorriaren arabera:
• Propioak: erabiltzailea bisitatzen ari den webgunean berak sortutako cookie-ak.
• Hirugarrenenak: webgunean nabigatzean jasotzen diren baina webgune horretan ostatatuta dagoen hirugarren zerbitzu batek sortu dituen cookie-ak.
Iraupenaren arabera:
• Saioko cookie-ak: erabiltzailea webgunean sartzean datuak biltzeko diseinatuta dauden cookie-ak dira, erabiltzailearen diskoan erregistratuta geratzen ez direnak.
• Cookie iraunkorrak: cookie horien bidez, datuak terminalean biltegiratzen dira eta, epe jakin batez, cookie-n arduradunak datu horietara sartu eta tratatzeko aukera du.
Helburuaren arabera:
• Helburu teknikoa dutenak: ezinbestekoak dira webguneak funtzionatzeko. Hori dela eta, “ezinbestekoak” ere esaten zaie. Zerbitzaritik trafikoaren kontrola ahalbidetzen diete aldi berean hainbat erabiltzaileari, erabiltzaile gisa identifikatu eta sisteman sartzea ahalbidetzen dute…
• Pertsonalizaziorako cookie-ak: erabiltzaileari aukera ematen diote hainbat ezaugarri konfiguratzeko (webgunearen hizkuntza edo eskualdeko konfigurazioa, adibidez).
• Azterketa edo errendimendurako cookie-ak: webgunearen eremu bakoitzeko bisita kopurua eta nabigazio-irizpideak neurtzeko aukera ematen dute, modu anonimoan.
• Publizitaterako cookie-ak: webguneetan eskainitako publizitatean efizientzia-parametroak txertatzeko aukera ematen dute.
• Portaerazko publizitaterako cookie-ak: webguneetan eskainitako publizitatean efizientzia-parametroak txertatzeko aukera ematen dute, erabiltzaileen portaerari buruzko informazioan oinarrituta.
ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DIRA BAE-REN WEBGUNEAN?
BAEren webguneko cookie-k aldi baterako izaera dute, eta inola ere ez dira erabiltzen izaera pertsonaleko informazioa biltzeko.
Cookie propioak eta hirugarrenenak: BAEk saioko cookie-ak erabiltzen ditu helburu teknikoekin, hau da, webgunea martxan mantentzeko behar-beharrezkoak direnak. Cookie horien bidez, webgunean nabigatu eta eskainitako funtzio nagusiak erabil daitezke (esaterako, saioa mantentzeko erabiltzen dira). Cookie horiek ez dute gordetzen inolako informazio pertsonalik, eta ez dute jasotzen erabiltzailearen nabigazioari buruzko informaziorik marketin-ekintzetarako edo erabiltzaileari zer webgunetan nabigatu duen gogorarazteko.
Horiez gain, pertsonalizazio-cookie-ak erabiltzen dira. Horien bidez, ezaugarri batzuk pertsonaliza daitezke (adibidez, nabigazio-hizkuntza), eta, modu horretan, erabiltzailearen profilarekin lotuago dagoen nabigazio-esperientzia eskain daiteke.
Azterketa-cookie-ak: BAEk Google Analytics-en cookie-ak erabiltzen ditu. Google Inc-ena da cookie horien titulartasuna eta erantzukizuna. Cookie horien bidez, webguneen nabigazioa neurtu eta aztertzen da, modu anonimoan. Bisita kopuruei, ikusitako web-orriei… buruzko informazioa lortzeko erabili ohi dira. Zerbitzu hobea eta egokiagoa eskaintzeko erabiltzen da informazio hori.
Sare sozialetako cookie-ak: BAEren webguneko orri batzuetan, “atsegin dut” edo “partekatu” erako botoiak daude, eduki batzuk Facebook, Twitter edo beste sare sozial batzuekin partekatzeko. Funtzionalitate horretarako, sare sozial horietako webguneekin lotzeko cookie-ak erabiltzen dira. Sare sozialetako cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago lortzeko, begiratu sare sozial horien cookie-politika.
NOLA DESINSTALATU COOKIE-AK?
Erabiltzaileek beren nabigatzailea konfigura dezakete cookie-ak jaso direla jakinarazteko eta ekipoan instala daitezen galarazteko. Nabigatzaile nagusiek cookie-ak blokeatu eta ezabatzeko aukerak eskaintzen dituzte, baina prozedura desberdina izan daiteke nabigatzaile batzuetatik besteetara. Cookie-ak desinstalatzeko, zure Internet nabigatzailearen fabrikatzaileak adierazitako jarraibideak betetzea gomendatzen dizugu. Hona hemen nabigatzaile eta gailu nagusien estekak, informazio osoa izateko:
• Explorer: windows.microsoft.com
• Firefox: support.mozilla.org
• Chrome: support.google.com
• Safari: support.apple.com
• Opera: help.opera.com
Gailu mugikorren kasuan, nabigatzaileak aukera horiek izan ohi ditu “doikuntzak” atalean.
Hala eta guztiz ere, nabigatzailea cookie-ak baztertzeko konfiguratuz gero, ezingo dira mantendu erabiltzailearen lehentasunak eta litekeena da web-orri batzuk eskuragarri ez egotea.