
Cycling Without Age ( CWA )
Cycling Without Age (CWA) Ole Kassowek 2012an Kopenhagen-en sortutako nazioarteko mugimendua da. Gaur egun, 52 herrialdetan dago. Bere printzipioak hauek dira: ESKUZABALTASUNA, nagusiei denbora eskaintzea, eurek euren maitasuna eta denbora eman zutenean. HISTORIA asko partekatu daitezke, bai antzinakoak, bai gaur egungoak, HARREMAN berriak eraikiz. BIZIKLETAN POLIKI pedalei emanez gero, esperientziaz gozatzen laguntzen du. ADINIK GABE, bizitza adin jakin batean amaitzen ez dela adierazten duen printzipioa da. Ole-ren motibazioa ezagutu nahi baduzu, BEGIRA BIDEO HAU.

BIZIKLETAZ ADINIK EZ ( BAE )
EN BICI SIN EDAD 2016an sortu zen, Dani Ruiz (Txita), Gorka Hoyos (Kalapie) eta Iñigo Munillaren artean indarrak batuz. DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 2016 FUNDAZIOAri esker, Kultur Hiriburutzaren barruan, diru-laguntza eman zen eta proiektua martxan jartzen hasi ahal izan ginen. 2017an Bizikletaz Adinik Ez sortzen da, irabazi-asmorik gabeko erakunde juridiko bezala Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroaren barruan, probintzia mailarekin. 2021ean, boluntarioen ahaleginari eta talde konprometitu bati esker, GAUR EGUN IADA ERREALITATE BAT DA DONOSTIAN ETA INGURUETAN.

GURE XEDEA
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.
Gure baloreak
Pertsona da gure balio nagusia. Jardueraren zuzeneko onuraduna da, baina bitartekaria ere bada, behatzailea eta kolaboratzailea. Jardueraren ondoren, eta bere erdian: PERTSONA dago.
Trizikloaren bidez gauzatzen den mugikortasunari esker, ohikoa ez den moduan egin eta irits daiteke espazio ezberdinatara. Ingurumena errespetatzen duen mugikortasuna, ingurunearekin lagunkoia dena eta interakzioa sustatzea ahalbidetzen duena.
Hainbat gizarte-eragileren eta herritarren parte-hartze aktiboa sortzen dugu, etengabe eboluzionatzen ari den gizarte baten eraikitzaile gisa. Eta pertsonen integrazioa bultzatuz, isolamendua, deskonexioa eta bakardadea saihestuz.
Pertsonen arteko lotura bultzatzen dugu, eta gure helburua pertsonen ongizatea sustatzeko kanalak izatea da. Taldean lan egiten dugu eta helburu berak batzen gaitu: guztion ongia.
Ingurumen-jasangarritasuna, errespetuzko eta osasungarria den lokomozio-bitartekoa aplikatzean. Eta iraunkortasun soziala, gizakiarengan sortzen duen inplikazioagatik eta jardueragatik, hala nola izaki soziala eta gizartearekiko erantzukizuna.
Gure konpromiso irmoa gizarte aktiboago, parte-hartzaileago, jasangarriago eta berdintasunezkoago baten alde, herritar guztiei aukerak eskainiko dizkiena.
GIH
Nazio Batuek GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK (GIH) balioztatu zituzten, Milurteko Garapen Helburuen ondoren garapen-agendari jarraipena emateko.

3 OSASUNA ETA ONGIZATEA

10 DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA

11 HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK
Taldea_
Zuzendaritza-batzordea
PRESIDENTETZA | Begoña Calleja
DIRUZAINTZA | Beatriz Idiáquez
SEKRETARITZA | Peio Vázquez
BATZORKIDE | Patxi Alberdi, Ainhoa Arrillaga, Xabier Esnaola, Paco Gómez
Gerentzia
KOORDINAZIOA | Mariló Míguez Ricón


+180 BOLUNTARIO
Pixkanaka hazten jarraitu dugu, baina argi daukagu beti dagoela lekua, zereginak eta irteerak boluntario gehiagorentzat.