Proiektuak
Esperientziak partekatzen ditugu
Gure babesle eta kolaboratzaileen laguntzari esker, BAEren helburua hainbat modutan garatzen laguntzen duten proiektu berritzaileak aurrera eraman ditzakegu.
BIARTEKO MUGI
Bi urteko proiektua, zientziak, arteak eta teknologiak elkartutako hainbat lerrorekin, hiri biodibertsitateari balioa ematea helburu duena. BAEk ekarpena egingo du inklusioaren eta mugikortasunaren bidez.
2025-2026 | Kutxa Fundazioak finantzatua eta Aranzadi Zientzia Elkartea buru duena
Egokitutako ibilbideak: hiria zure erritmoan
Adinekoak hiria, arkitektura eta historiarekin harremanetan jartzea eta urteetan zehar Donostiak izan dituen aldaketak gerturatzea helburu duen proiektua.
2025 | KUTXA FUNDAZIOAK finantzatua
Real Sociedad Fundazioa
BAEko trizikloak txuri-urdinez janzten dira irteerak eta estadiora bisitak egiteko eta Gipuzkoako udalerrietara iristeko, belaunaldi arteko erlazioak eta inklusioa sustatuaz.
2022-2026 | Real Sociedad Fundazioak finantzatua
Gabonetako argiak
Gaueko irteeren bidez, gabonetako giroa, argiak eta magia pertsona guztiei hurbiltzen dizkiegu.
2020-2025 | Donostia Sustapenak finantzatua
Bizi BAE Gipuzkoan 2024
Ekimen hau Gipuzkoako 7 eskualdeetako 14 udalerritara iritsi da, eta 130 egoiliar baino gehiago beren udalerrietako kaleetan zehar trizikloetan ibiltzeko aukera eman du , BAE Donostiako 60 boluntario baino gehiagoren gidaritzapean.
2024 | GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK finantzatua
Familientzako ibilaldiak
Proiektu honen irteera guztietan, trizikloak familiek partekatu dituzte, hainbat belaunaldik, esperientzia partekatuz eta Polaroid kameren bidez egindako argazki-oroigarria eramanez.
2024 | KUTXA FUNDAZIOAK finantzatua
Elkarrekin bizi dezagun hiria
BAEk laguntza eman die hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonentzako eguneko udal arreta-zerbitzuaren erabiltzaileei: Goizaldiak, eta Zorroagako tutoretzapeko apartamentuetan bizi direnei.
2024 | Donostiako udalak finantzatua
Irteera aberastuak
Proiektu honekin, adinekoak eta aniztasun funtzionala duten pertsonak hiriko bizitza kultural eta sozialaren partaide egitea lortu dugu.
2024 | KUTXA FUNDAZIOAk finantzatua
Bizi BAE Gipuzkoan 2023
Trizikloak Gipuzkoako hainbat udalerritara eramateko aukera izan dugu, eta herri horietako adinekoei lagun egin diegu aspaldi paseatzen ziren kaleetan zehar berriz ere ibiltzera.
2023 | GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK finantzatua
Gurpil gaineko historia
Proiektu aitzindari eta berritzaile honekin sentsazio eta esperientzia ezberdinak esperimentatu ahal izan ditugu. Donostiako Historiari buruzko elkarrizketetan oinarritutako hari gidari aberasgarri batek gidatu gaitu, Mikel G. Gurpegui kazetari eta historialariak diseinatutako 3 ibilbideren bitartez.