Ibilbide egokituak: Hiria zure erritmora
2025ean Donostia beste modu batera zeharkatu ahal izan dugu, poliki eta geldiuneekin, hiriko arkitektura eta historia ikasiz eta apreziatuz.
Kutxa Fundazioak babestutako proiektua da eta 19 irteera burutu dira (planifikatuta zeuden 27 baina beti bezala, klimatologiak planak aldatzen dizkigu). 96 pertsonak eta 57 boluntariok garai bateko hiriari begiratu, ikasi eta gogoratu dute, Jose Mari Beldarrai eta EHUren laguntzari esker.
