BAE Eguna 2026, 10. urteurrena
Urriak 1: Adinekoen Nazioarteko Eguna, eta badirudi ezin zela hilabete hoberik egon BAE jaio zedin.
2016ko urrian ilusio handiz eta kilometro asko egiteko genituela hasi ginen. Urte hauetan asko izan dira lagundu gaituzten pertsona eta erakundeak, eta BAEtik nolabait babestu ditugunak ere bai. Lan asko, eta gozamen asko. Hilabete honetan, beraz, gure hamargarren urteurrena ospatuko dugu, eta hori ospatuz, ikusaraziz, eta aitortuz egingo dugu. Eta beste urte askoan jarraitzeko asmoa dugu.
ZURE ZAIN IZANGO GARA URRIAREN 17AN, GOIZEZ. BAEko Karabana Kontxako badian barrena ibiliko da eta Boulevardeko kioskoraino iritsiko da 11:30ak aldera, bertan elkartuko gara une berezi hau taldean betikotzeko.