BAEren 10. urteurrenaren ospakizuna

Aipatu genizuen urrian ospakizunetan gaudela, BAEk 10 urte bete baititu hasi zenetik.

Ikaskuntza eta dedikazio asko izan da urte hauetan, pertsona askok egin dituzte ekarpenak, eta jarraitzen dute, ezinegonak, kolaboratzaile asko, eta, batez ere, ilusio handiko urteak, proiektu honen traktorea hoixe izan baita, irteera eta jarduera bakoitzaren ondoren elikatzen den ilusioa.

Egindako bideaz harro gaude, eta oraindik iristeko dagoenagatik ere.

Joan den larunbatean karabana bat egin genuen: gure triziklo guztiak eta 1etik 10erako zenbakiak, urte hauek irudikatuz, Donostiako kaleetan zehar ibili ziren, irteera askotan dagoen leku garrantzitsu batean azken argazki bat egiteko iritsi ziren.

Eskerrik asko gertu zaudeten pertsona eta erakunde guztiei, egon zaretenoi eta hemendik aurrera egon nahi duzuenoi, BAE beti prest hazten eta komunitatea eraikitzen jarraitzeko.