Adinekoentzako familia ibilaldiak
Kutxa-Fundazioak Gipuzkoako gizarte eta kultur ekimenetarako laguntzen bidez finantzatutako “Adinekoentzako familia ibilaldiak” proiektua burutu dugu 2024ean zehar. Proiektu honek era sistematikoan elementu bat txertatu du irteeretan: familiak.
Proiektu honetako irteera guztietan trizikloak familiengatik partekatuak izan dira, belaunaldi ezberdinak esperientzia elkarrekin bizitzen, pertsonaren azalean jartzen eta elkarrekin gozatuaz errutinatik ateratzen den ekintza bat eginaz.
Irteeratan polaroid kamara bat zeramaten. Argazkiak, momento hori berriro ere bizitzen laguntzen duelarik denbora luzez. Oroitzapenak gertu izateko bide bat da.
