BAE eguna 2024
Abenduaren 15ean Bizikletaz Adinik Ez berriro ere kalera atera da bere jarduna ezagutzera emateko.
Jarduna ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta komunitatea aktibatzeko izan zen, dagoeneko laugarren edizioa izan den honetan. Trizikloek Donostiako kaleak hartu zituzten herritarrengana hurbiltzeko, asmoa ezagutarazteko eta jardueraren eta eraginen inguruan sentsibilizatzeko, adinekoen eta/edo aniztasun funtzionala duten pertsonen kalitatea hobetzeari dagokionez.
Atzoko jarduerak Donostiako Sustapenaren babesa izan zuen, hiritarrengandik gertu egoteko aproposa den espazioa utziaz, Gabonetako Azokako gunean.

12:00etan topaketa izan zen, eta, bertan, 2024 BAEkide aitorpena jaso zuten pertsonak hurbildu ziren:
- CARLOS SANTANA, SANTANA KAFETEGIAREN ordezkari gisa, BAEren “Irteera aberastuetan” kolaboratzailea den jatetxea.
- ANA MARÍA LIZARRAGA, BAEko boluntaria dena.
Halaber, Hermano Garate zentroan bizi diren pertsonak ere izan ziren, eta laugarren edizio hau gurekin batera ospatu zuten. Gainera, partehartzaile garrantzitsuak izan ziren, Belen eta Javierrek entregatu zituzten eta aitortza hauek.

ESKERRIK ASKO BOLUNTARIO GUZTIEI PARTE HARTZEAGATIK, BEREN LAGUNTZARIK GABE EGUN HAU EZ BAITLITEKE POSIBLE IZANGO, EZTA PROIEKTU HONI BIZIA EMATEN JARRAITZEA ERE
