Una flor naranja

Aranzadi Zientzia Elkartea buru duen BiArteko Mugi ekimenean parte hartu du BAEk

BiARteko Mugi hiri-biodibertsitateari balioa ematea helburu duen erronka ekosoziala da.

2025ean eta 2026an gauzatuko den proiektua da, eta zientziak, arteak eta teknologiak lotutako hainbat ildo izango ditu: oharkabean pasatzen diren espezie txikiei ikusgarritasuna emateko ibilbideak diseinatzea, esku-hartze artistikoak ibilbide kultural batekin, eta inklusioa eta mugikortasuna BAEren parte-hartzearen bidez.

Hainbat dira lortu nahi dituen helburuak eta BAEren aldetik plazer bat da proiektu honetan parte hartu ahal izatea, txikitasunaren, egunerokotasunaren, ondarearen, komunitatearen… garrantzia bilatzen duena, eta hori proiektua BAEren balioekin lotzen duen zerbait da.

Kutxa Fundazioak finantzatua eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatua, non BAEk parte hartuko duen, Chillida Leku Museoarekin eta IkasPlayrekin batera. Bertan Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ere lagunduko dute.