BAE Eguna 2022

Urriaren 22an, larunbata, Donostiako kaleetan zehar Bizikletaz Adinik Ez eguna ospatu zen, sentsibilizazio jarduera bat egiteko eta BAEren xedea erakusteko asmoarekin.
Jardueraren laguntzaile gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskarria eskertu nahi dugu.

Cervantes plazan karpa bikoitza jarri zen, eta bertatik gure jarduera nagusia hurbildu ahal izan diegu herritarrei. Donostiar ugari eta beste herri edo herrialde batzuetako ibiltari asko gerturatu ziren BAE, gure jarduera eta trizikloak maneiatzen dituzten boluntarioak ezagutzera.

Nuestra Sra. de la Paz egoitzako pertsona batzuek aukera izan zuten hiritik irtenaldi bat egiteko, eta karpan lagun izan gintuzten goizeko ordu gorenean; 12:00etan, BAEkide 2022 sariak banatu genituenean.

Aurten, Real Sociedad Fundazioari, Donostia Gospel Experience-ri eta Paco Gómez boluntario eta Zuzendaritza Batzordeko kideari eman diegu saria.

ESKERRIK ASKO BOLUNTARIO GUZTIEI PARTE HARTZEAGATIK, BEREN LAGUNTZARIK GABE EGUN HAU EZ BAITLITEKE POSIBLE IZANGO, EZTA PROIEKTU HONI BIZIA EMATEN JARRAITZEA ERE.