Bizikletaz Adinik Ez Errealarekin Azpeitian eta Azkoitian

Real Sociedad fundazioarekin dugun lankidetzari esker iritsi gara oraingoan Azpeitia eta Azkoitiara. Beste urrats bat BAEren jarduera Gipuzkoako herrietan ezagutarazteko prozesuan.

Goizean zehar, Azpeitiako San Martin egoitzako egoiliarrekin batera, bidegorrian zehar Loiolako Basilikara joan ginen, eta bertan geldialdi bat egin genuen, beraien bizitzekin lotutako espazio bereziaz gozatzeko.

Arratsaldean Azkoitiaren txanda izan zen, eta San Jose egoitzako egoiliarrek gidatu gintuzten herriko kaleetan ehar, ibilbide bitxia eginez, merkatuan barna, non bidaiariek une politak berpiztu zituzten bizilagunekin.

BAEtik eskerrak eman nahi dizkiegu Real Sociedad Fundazioa, Azpeitiako udala eta AZKOITIAKO UDALEI eta San Martin eta San Jose egoitzetako profesionalei, aukera emateagatikpartekatzeko eta irteeren garapenean laguntzeagatik.

HURRENGORARTE!