Bizikletaz Adinik Ez ETBn!

Klaudio Landak aurkeztutako EZTABAIDAN programan parte hartzeko aukera izan dugu, BAEk egiten duen jarduera azalduz eta, horrela, proiektu honen ilusioa pertsona gehiagori helaraziz.

Grabaketa Groseko Goizaldiak taldeko kideekin egin zen. Donostiako Udaleko udal-zerbitzua da eta adineko pertsona autonomoei eguneko arreta eskaintzen die. Lahar Elkargoak kudeatzen du.

Joxepak, Manolik, Victorrek, Isabelek eta Maria Angelesek Saguesetik Aquariumeraino ibilaldia egin zuten, gero Alde Zaharreko kaleetan barrena sartu ginen, eta amaitzeko San Telmo museoan kafe-pintxo bat hartu genuen.

LAGUN BERRIAK, ESPERIENTZIA BERRIAK, ERREPIKATUKO DUGU ZIUR!