formacionBAE-15mayo2021

Hainbat estreinaldi BAEn

Ze beste albiste egokiagorik webgune berriaren estreinaldirako, BAEn “estreinaldian” ditugun boluntarioak aurkeztea baino? Izan ere, aldian-aldian prestakuntza-ikastaroak egiten ditugu; pixkanaka, gero eta boluntario gehiagok parte hartu nahi dute BAEn.

Gainera, jarduera ez litzateke posible izango haien laguntza eta lanik gabe. Boluntarioa da BAEko irteerak egiten ditugun bakoitzean, pertsonengan eragiten ditugun esperientzia hain bakarrak sortzen duena. Eta honela… hiria elkarrekin bizitzen dugu!

11 pertsona berrik parte hartu dute maiatzaren 15ean egindako XVII. ikastaroan.

Ohi denez, Tabakalerako zabalgunea izan da ikastroaren lehen zati teoriko-praktikorako aukeratutako espazioa. Eta ordutik, entrenamendu eta paseoak egiten ari dira erabiltzaileekin, betiere BAEn eskarmentua duten pertsonek lagundurik.

BOLUNTARIO IZAN NAHI BADUZU, ¡IDATZ IEZAGUZU!