Ole Kassow junto a dos pasajeros y un piloto en el Kursaal

Ole Kassow-en bisita

Uztailaren 9an, larunbata, Bizikletaz Adinik Ez-en jaso genuen Ole Kassow, Cycling Without Age-ren sortzailea eta haren familia, Donostiara egindako bisitan. Ez lukete galdu nahi Bizikletaz Adinik Ez ezagutzeko aukera, bere egunerokoa eta, batez ere, hau osatzen duten pertsonak, proiektu hau posible egiten baitute.

 

1.GELDIALDIA: BAE-REN LOKALA

Leku ezinbestekoa da boluntarioak elkartzeko, bidaiariak hartzeko abiatu aurretik.
Horrela, Olek eta haren familiak gure kanpamentu nagusia eta haren bitxikeriak ezagutu ahal izan zituzten.

2.GELDIALDIA: TXITAREN LOKALA

Dani Ruiz fundatzaileak labur azaldu zigun Txitaren funtzionamendua (bizikleta bidezko garraio jasangarria), erabiltzen dituzten trizikloak ikusi genituen eta haiekin egiten dituzten zerbitzuak zehaztu zizkigun.

Reunidos en el local de Txita

3.GELDIALDIA: SAN JOSÉ DE LA MONTAÑA

Han San José de la Montaña egoitzako hainbat erabiltzaile genituen zain. Irteera ikusgarria izan zen, eguraldi ona, giro ona eta konpainia hobea!

4.GELDIALDIA: CÁRITAS GIPUZKOA

Ibilaldiaren ondoren, Cáritas Gipuzkoako lokalean Cycling Without Age-ri buruzko aurkezpen interesgarria espero genuen Oleren eskutikan. Bere hitz eta esperientzietatik ikasteko aukera paregabea.

Eguna bukatzeko, eta ibaian zehar ibilaldi bat egin ondoren, Ole, bere familia eta boluntarioek bazkari bikaina egin zuten Gure Babesa erretiratuen Etxearen adeitasunari esker.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI EGUN BEREZI HONETAN PARTE HARTZEAGATIK!