BAE eguna 2023

Joan den urriaren 28an, larunbata, BAEren hirugarren eguna ospatu zen Bizikletaz Adinik Ez-ren lana erakutsi eta zabaltzeko, eta ekimen eta elkarte horretan komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatzeko helburuarekin.

Alderdi Ederreko karpan, 10:00etatik 15:00etara, gure jarduera nagusia erakutsi eta partekatu ahal izan genien BAEri buruz gehiago jakin nahi izan zuten pertsona guztiei.

Eguerdiko 12:00etan, 2023ko bi BAEkide banatu ziren. Aintzatespen horren helburua da proiektua finkatzen eta elkartea hazten eta hobetzen lagundu diguten pertsona eta erakundeei eskerrak ematea.

Aurten BAEkideak Orona Fundazioarentzat eta Iñigo Munillarentzat izan dira. Orona Fundazioa erakunde laguntzailea da duela zenbait urtetik, eta Iñigo Munilla, 2016 – 2022an kofundatzaile eta koordinatzailea, eta gaur egun BAEren boluntarioa da ere.

Egun alai eta eguzkitsua izan zen, eta horri esker, adin guztietako jende askok interesa izan zuen proiektuari buruz gehiago jakiteko.

Aldi berean, oso irteera berezia egin zen Hermanos Gárate egoitzako erabiltzaileekin.

ESKERRIK ASKO BOLUNTARIO GUZTIEI PARTE HARTZEAGATIK, BEREN LAGUNTZARIK GABE EGUN HAU EZ BAITLITEKE POSIBLE IZANGO, EZTA PROIEKTU HONI BIZIA EMATEN JARRAITZEA ERE