grupo de personas reunido en sala de actos

DYAk 2023ko BALIO SOZIALEN SARIA EMAN DIO BAE-RI

DYA Gipuzkoak urtero ematen du sari hau, elkartasuna, talde-lana edo boluntariotza sustatuz gure gizartea hobetzeko konpromisoa duten pertsonak edo erakundeak jendaurrean aitortzeko.

Ohore handia da BAErentzat 2023an balio sozialen aintzatespena jaso izana. Ekitaldia abenduaren 14an izan zen, DYAk Intxaurrondo auzoan duen egoitzan. Hainbat agintari eta aurreko urteetan saria jaso zuten erakundeetako ordezkariak bertaratu ziren. BAEren aldetik, Begoña Calleja (zuzendaritza batzordeko presidentea), Dani Ruiz koordinatzaile eta boluntario batzuk bertaratu ziren.

Ekitaldia oso hunkigarria izan zen, eta BAEtik DYA bezalako entitateei oso lotuta sentitu ginen, helburu komunak partekatzen baititugu beti giza balioa aplikatuz, sareak ehunduz eta komunitatea sortuz.