ELKARREKIN BIZI DEZAGUN HIRIA PROIEKTUA

ELKARREKIN BIZI DEZAGUN HIRIA proiekturaren bitartez, BAEtik hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonentzako eguneko udal arreta-zerbitzuaren erabiltzaileei: Goizaldiak, eta Zorroagako tutoretzapeko apartamentuetan bizi direnei lagundu diegu, Donostiatik irteerak eginez boluntarioek gidatutako trizikloetan. Horrela, ingurunearekin eta komunitatearekin lotura izaten eta Donostiako kide izatearen zentzua garatzen lagunduko dugu.

Irteera horiei gure kulturaren parte izaten eta identifikatzen gaituena gehituz eta balioa emanez, geldialdi bereziak egin ditugu ibilbidean zehar edari batekin pintxo bat hartzeko, erakusketak bisitatzeko, eta Donostian egindako ekitaldietan parte hartu dugu, loturak indartuz, elkarrizketak sortuz eta boluntarioen eta erabiltzaileen arteko harremanak estutuz.

Eskerrak eman nahi dizkiogu DONOSTIAKO UDALARI proiektu HAU AURRERA ATERATZEKO EUSKARRIA EMATEAGATIK. Gure laguntzaileak gizarte-ehunaren funtsezko oinarria dira.