BAE Egunaren aurkezpena

Irailaren 30ean, osteguna, Bizikletaz Adinik Ez Egunaren aurkezpena egin zen Deustuko Unibertsitateko Foro Aretoan.

Ekitaldian 30 pertsona inguru izan ziren, horien artean Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua, babesleak eta entitateak.

Nabarmentzeko modukoak dira 2021 BAEkide berriak, ekitaldian izan zirenak eta Urriak 23an BAE egunean ere izango direnak ; Jose Manuel Gómez, Iñigo Lavado, Xabier Ezeizabarrena eta Maite Alvarez.

Bizikletaren eta trizikloaren balioez hitz egin zuten, jasangarritasun-elementu gisa, baina batez ere bidean eta paseoan transmititzen diren balioez :

“Garrantzitsuena konpainia da, ez helmuga, sortzen diren harremanak, pertsonen arteko hurbilketa, terapia eta jarduerak sortzen duen ongizatea”

Donostiako kaleetan herritarrekin egingo den URRIAREN 23KO LARUNBATEKO jarduera, BAE EGUNA, erakunde hauek babesten dute: Laboral Kutxa, Salto Systems, DBizi by Movus Urbaser, Deusto Emprende, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Datozen egunetan jardueraren azken xehetasunen berri emango dizuegu BAEtik, berrikuntza askorekin eta ilusio handiarekin.