globorojo

Data gorde: Urriak 23, BAE Eguna

BAE EGUNA aurkezten dizuegu, lehen aldiz eta ilusioz antolatzen ari garena.
Egun horretan, herritarrengana hurbildu, BAEren asmoa zabaldu, ezagutzera eman eta BAEren jardueraren eta eraginaren inguruan sentsibilizatu nahi dugu.

donostian izango da urriaren 23an, larunbata:
  • Easo Plazan, Cataluña Plazan eta Cervantes Plazan izango dira BAEren jarduera eta asmoari buruzko hiru informazio-postu. Ordutegia 11:00etatik 19:00etara
  • Goizean zehar, trizikloan paseoak egingo dituzte Iñigo Lavado, Maite Alvarez, Xabier Ezeizabarrena eta Jose Manuel Gomez gure BAEkideek.
  • Egoitzetako eta erakunde erabiltzaileetako adinekoek ere lagunduko digute, gurekin batera paseoak egiten baitituzte sarri eta egun horretan ere gurekin egon nahi dute.
Partikularra bazara, esperientzia probatu nahi baduzu, ibilaldiaz gozatuko lukeen norbaitekin hurbildu nahi baduzu eta elkarrekin gozatu: ¡ERRESERBATU ZURE HITZORDUA EMAIL BIDEZ ETA GERTURATU!
Esperientzia frogatzea bezalakorik ez dago.
Idatzi helbide honetara: info@bae.eus

Eskerrak eman nahi dizkiegu BAEren familia boluntarioari eta erakunde laguntzaileei, BAEren lehen eguna ospatzeko aukera emateagatik.

Anima zaitez! Hurbildu, elkar ezagutu, zabaldu gure asmoa eta …

BIZI DEZAGUN HIRIA ELKARREKIN