BAE eta Real Sociedad Fundazioaren arteko lankidetza

Kurtso honetan beste behin ere Real Sociedad Fundazioaren kolaborazioa dugu proiektua aurrera eramateko, eta plazer bat da!

Laguntza honi esker Gipuzkoako herri ezberdinetan irteerak egiten ditugu trzizikloak txuriurdin jantziaz, eta pertsona gehiagorengana iritsi elkarrekin kale eta konexio berriak eginaz.

Adineko pertsonak estadiora gerturatzea ere baimentzen du beraien bizitzan futbola eta Erreala presente izaten.

Urrian ere “Partida Inklusiboenean” egon ginen beste hainbeste erakunderekin batera, futbola eszenatoki partehartzaile eta anitza bihurtuaz.

Aupa txuriurdin!