BAEko boluntarioen topaketa

Beti esaten dugu boluntariotza dela BAEren bihotza eta motorra, eta oso garrantzitsua da elkar topo egitea, ezagutzea, aitortzea eta geure buruaz gozatzea. Eta hori izan zen azaroan egin genuen topaketa honen helburua.

Ederki pasa genuen eta udazkeneko egunik hotzenetako baten arratsaldea berotzea lortu genuen. Baina, egia esan, horrelako topaketek gertutasuna eta gizatasuna ere eragiten dute, eta horrek beti mugitzen gaitu jardueran.

Eskerrik asko bertan izan zineten boluntario guztiei! Primeran pasa genuen!