BAEk #DeMayoraMayor #ekimeneko adineko pertsonak konektatzen ditu

2019az geroztik, El Salvadorreko eta Donostiako Adinekoen Elkarteek loturak eta konexioak egin dituzte ekimen honen bidez, eta joan den ostiralean, martxoak 4, gure trizikloetako bat ekosistema horretako bi adinekoren arteko lotura-elementua izan zen. Emilio Espín, El Salvadorreko adinekoen giza eskubideen aldeko borrokaren erreferentea, ARTE (Hirugarren Adineko Landa Elkartea) fundatzailea eta CORDES oenegeko helduaren arduraduna, eta José Ramón Lasarte, Donostiako alde zaharrean dagoen Kai-alde Adinekoen Elkarteko egungo presidentea, elkarrekin ibili ahal izan ziren hirian zehar eta esperientziak partekatu ahal izan zituzten, modu atsegin eta jasangarrian.

BAEtik Emilio Espini miniaturazko triziklo bat eman zitzaion ARTEri eskainitako plaka batekin eta, horrela, nolabait, bere borrokan indarra transmititzen eta El Salvadorren adineko pertsonei laguntzen jarrai dezan animatu nahi genuen.

Topaketa hau, BAZTERTUAK ERAKUSKETA dela eta gertatu ahal izan da, otsailaren 23tik apirilaren 24ra Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera 4. solairua) bisitatu daitekeelarik.

Baztertuak Marc Espin kazetariaren argazki erakusketa bat da, Lempa ibaiaren azpiko eskualdeko Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume heldu salvadortarren egunerokotasunera hurbiltzen gaituena. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, hauen erresistentzia-istorioetan Erdialdeko Amerika osoko ehunka mila emakume adinekok bizia hartzen dutelarik.

Baztertuak ez da soilik El Salvadorri buruzko erakusketa bat. Belaunaldi arteko eta eskualde arteko elkarrizketa-gunea da, eta galdera deserosoak egiten dizkigu bizi garen mundu basati honi buruz: nola hauteman eta bizi behar da zahartzaroa?, posible al da hainbeste jende baztertzen jarraitzea?, zer da emakume nagusia izatea hemen eta zer da han izatea?, zer erantzukizun dakarte gure pribilegioek?

El Salvadorren adineko emakumeen abandonua dokumentatzen duten 15 erretratu eta istorio horiekin batera, emakume horien eta haien homologo donostiarren arteko elkarrizketa planteatzen duten bideo batzuk daude, elkarrizketa gurutzatuen bidez aurkeztua.

Marc Espín kazetaria, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, Descartados GKEko presidentea eta erakusketaren egilea da.