Etxetik Realaren zelaiera

BAEren eta REAL SOCIEDAD Fundazioaren arteko lankidetzak aurrera egiten jarraitzen du urrats sendoz, trizikloko ibilaldiez gozatuz. IRAUPEN erakundeak bat egin du ibilaldi berri horiei bultzada emateko, bazkideen ETXEETATIK Realaren zelaira.

Igande arratsaldean, martxoak 13, Realaren eta Alavesen arteko derbiarekin bat eginez, Realeko hiru bazkidek etxetik estadiora arteko ibilaldi polit batez gozatu ahal izan zuten, talde txuri-urdinaren garaipenaz gozatuz.

Etxetik jaso ondoren, hiru pertsona horiek, senide edo lagunekin batera, Astorian topo egin zuten eta Reale Arenaraino hurbildu ziren paseo polit emanez. Bere taldearen garaipen berri bat bizitzeko modu paregabea. Partidua amaitu ondoren, Paco, Peio eta Aurelio boluntarioek etxera lagundu zituzten trizikloan, partiduaren eta egindako esperientziaren bizipenak partekatuz.

REALAK EGINDAKO BIDEO HONETAN PARTAIDEEK BIZITAKO ESPERIENTZIA IKUS DEZAKEZUE