Gabonetako gaueko ibilaldiak Donostian

Abenduko hilabete honetan, DONOSTIA SUSTAPENAREKIN egindako lankidetzari esker, eguneko zentroetan, egoitzetan eta beste erakunde batzuetan dauden mugikortasun murriztua duten adineko pertsonekin ibilaldiak egin ditugu.

Horrela, erakunde eta pertsona berriengana iristea eta gure helburu nagusiarekin jarraitzea lortu dugu, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduz parte-hartze aktiboaren, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasun iraunkorraren bidez.

Esperientzia zoragarria izan da, hirian zehar trizikloan elkarrekin ibiliz, hiriko puntu garrantzitsuenen eta gabonetako elementu nagusietatik igarotzen.

Aldakonea, Matiako Bermingham-Lamoruos-Rezola, San Rafael eta San Jose de la Montaña zentroek, eta Hurkoa eta Goyeneche Fundazioak parte hartu dute.