BAE Eguneko 1. Ospakizuna

Urriaren 23an, larunbata, Bizikletaz Adinik Ez eguna ospatu genuen Donostiako kaleetan, BAEren asmoa eta jarduera herritarrei hurbiltzeko helburuarekin.

Eguzki-egun ezin hobeaz gozatu genuen, kaleak adin guztietako jendez gainezka, eta jakin-minez hurbildu ziren BAEren jarduerari buruz galdetzera, probatzera eta parte hartzera, Easo, Cervantes eta Katalunia plazetan jarritako hiru informazio-puntuetan.

Cervantes-grupo

Sei trizikloak mugimenduan egon ziren, BAEkide diren Iñigo Lavado, Xabier Ezeizabarrena, Jose Manuel Gómez eta Maite Alvarez pilotuekin eta BAEko gainerako boluntarioekin batera. Boluntarioen, bidaiarien eta laguntzaileen arteko loturak eta harreman berriak ezarri zituzten, eta jarduerataz disfrutatu ahal izan zuten herritarrez gain, Afagi, Adinkide, Matia Fundazioa, San Ignacio-Hermano Garate eta Hogar del Jubilado Txoko Berriko pertsonak ere gozarazi zituzten.

Ekintza hau burutu egin ahal izateko lagundu diguten erakundeei eskerrik beroenak: Laboral Kutxa, Salto Systems, Dbizi by Movus Urbaser, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.

Eta erakunde hauen laguntza ere aipatzekoa da: Caritas Gipuzkoa, Up to You, Deusto Emprende eta Delta Group.

BAE eguneko lehen edizio honek Donostia lankidetzaz eta boluntariotzaz betetzea lortu du