Gurpil Gaineko Historia, bizikletan ibiltzeko modu berri bat

Proiektu aitzindari eta berritzaile honen ibilaldiekin bukatu dugu, sentsazio eta esperientzia desberdinak bizi ahal izan ditugularik. Donostiako Historiari buruzko elkarrizketetan oinarritutako hari gidari aberats batek gidatu gaitu, Mikel G. Gurpegui kazetari eta historialariak diseinatutako 3 ibilbideren bidez. Hurrengo bide historikotan zehaztuak: “Alde Zaharrak ezkutatzen duena”, “Donostia desagertua” eta “Itsas zaporea”.

Pad-let izeneko teknologia erraz eta eskuragarri batean jaso dira bizipen horiek, lankidetzazko argitalpenen aplikazio batean, Aptes-en aholkularitza teknologikoari esker, Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea. Kanal honen bidez, historia pertsonalak eta ezagutza handia gehitu ahal izan ditugu, bai proiektuari, eta baita boluntarioei ekarpenak eginez.

Padlet-en ikusi:

Alde Zaharrak ezkutatzen duena
Donostia desagertua
Itsas zaporea

BOLUNTARIOEN eta Gipuzkoako gizartearen parte-hartze aktiboa funtsezkoa izan da berriro. Belaunaldi ezberdinak elkartu ahal izan dira historiaz gozatuz, eta iragana eta oraina gaurkotasunarekin nola kontrastatu ikasiz. Profil, pertsona eta herritarren esku-hartze anitz horrek guztiak gizartearen integrazioa eta kohesioa indartu ditu.

Erakunde laguntzaileen apustua eskertu nahi dugu Kutxa Fundazioa, Salto Systems eta Donostia Lagunkoia. Erakunde erabiltzaileen lankidetza nabarmendu ere; Afagi, Whynot, Txoko Berri, Kai Alde, Egiatarra eta Egia eta Gros auzoetako Goizaldiak, Matia (Elizaran zentroa), Promaiorem San Ignacio-Hermanos Garate eta Domus Villa Sacramento.

Proiektu berezi honen ibilbidea grafikoki eta ikus-entzunezkoz erregistratu nahi izan dugu, Ana Etxeberriaren lanari esker, bizi izan ditugun experientziak transmititzeko bide egokia izanik, eta esperientzia horietan parte hartu nahi duen edonorentzat inspirazio-pizgarria izan dadin, pilotua, bidaiaria edo erakunde laguntzailea delarik.