
En Bici Sin Edad España elkarte berria sortu da
BAEko boluntarioen taldeko zazpi pertsona Corellara joan ziren otsailaren 25eko eta 26ko asteburuan, Españako En Bici sin Edad-ren beste kapitulu batzuetako boluntarioekin batera.
Esperientziak partekatu ditugu, elkarrekin sortu eta erakunde berri baten zumeak ehundu ditugu, En Bici sin Edad España, estatu mailan gaur egungo kapitulu guztiak ordezkatuko dituen elkartea (24 gara jada), bai eta pixkanaka sortuz eta atxikiz doazenak ere, nazioarteko mugimendu honetan batzen gaituen filosofiari esker, hasten dena lagunduz/kutsatuz eta gure erronkak eta esperientziak jada gaudenon artean partekatuz.
OSO HARRO GAUDE EBSE ESPAÑAKO BAZKIDE FUNDATZAILEEN TALDEKO GAINERAKO KAPITULUEKIN BATERA PARTE HARTZEAGATIK.
Oso motibagarria izan zen Corellako bi gazterekin bizitzea, hau da, EBSEren etorkizunarekin, adineko pertsonek egiten dituzten zainketekiko zuten interesa sumatzea eta gure saioetara jakin-minez eta alaitasunez joatea.
Kapitulu bakoitzak bere ekarpenak egin zituen, bere egiteko moduak, beti aberasgarriak eta motibagarriak direnak, eta Corellan bizi eta hauteman ahal izan genuen bertako espazio bakoitzean eta jendearen bitartez sentitzen den zentzu komunitario hori. Udaletxean Corellako alkateak harrera egin zigun, proiektua eta elkartea zoriontzeko eta herriaren zapi bat oparitzeko.

