IRTEERA ABERASTUAK KUTXA FUNDAZIOA PROIEKTUA
Kutxa Fundazioak finantzatutako proiektu honen bidez, BAEren helburuetako bat bete ahal izan dugu: adinekoak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak hiriko kultura- eta gizarte-bizitzaren partaide egitea.
Horretarako Irteera Aberastuak antolatu ditugu trizikloan ibilbide ezberdinak diseinatuz. Alde batetik, Donostiako kultur etxe nagusietara, non 2023an aurkeztu diren erakusketak bisitatu ahal izan dituzten. Eta, bestetik, gastronomiak gure ingurunean duen garrantziaz jabetuta, eta horrek harreman sozialak ehuntzeko orduan nola laguntzen duen jabetuta, hainbat establezimendu laguntzailetan geldialdiak sartu ditugu, eta horietan erabiltzaileek eta boluntarioek hamaiketako edo askari batez gozatuz denbora asko partekatu ahal izan dute.
