5 personas con la medalla al mérito ciudadano junto al alcalde, de pie

BAEK HERRITAR MEREZIMENDUAREN DOMINA 2024 JASO DU

Joan den urtarrilaren 19an, 2024ko San Sebastian Eguneko banderaren igoeraren atarian, 2024ko Hiritar Merezimenduaren Domina jaso genuen Eneko Goiaren eskutik, ADSIS Fundazioa, Ángel Rueda Aramaio, ATECE eta Mentxu Medelekin batera. Isabel Verdini, 2024ko Urrezko Danborrarekin batera bizitako uneak ere aipatu nahi ditugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bai herritarrei, bai Donostiako Udalari, domina hau emateagatik. Izan ere, gure erakundearentzat ilusioa eta motibazioa eragin ditu domina osatzen dugun boluntario guztiengan. Harro gaude une ahaztezinak partekatu ditugulako, eta, bide batez, zorionak eman nahi dizkiegu edizio honetan domina jaso duten gainerako erakunde eta pertsonei, baita Urrezko Danborra jaso dutenei ere.

Grupo de voluntarios de BAE

Ekitaldia oso une berezia eta paregabea izan zen, balio handikoa, donostiarrek sortutako proposamena baita. Araceli, Loli eta Flor ere gurekin izan ziren Donostiako Udaleko osoko bilkuren aretoan, gure jardueraren zati bat eta ordezkaritza gisa, GSR Nuestra Señora de la Paz egoitzako zuzendaria den Marijoren eta BAEren arteko talde-lanari esker, eskerrik asko hori posible egiteagatik eta elkarrekin bizi ahal izateagatik!

Begoña Calleja dando el discurso en un atril


BAE-N TINKO SINESTEN DUGU ERAIKUNTZA KOLEKTIBOAN, ALIANTZETAN ETA GUZTION ARTEAN EMAN BEHAR DITUGUN LAGUNTZETAN (ERAKUNDE PUBLIKOAK, PRIBATUAK, herritarrak…), DONOSTIAR GUZTIENTZAT HURBILEKO HIRIA ERAIKITZEN JARRAITZEKO, EDOZEIN DELA ERE BIZI DUGUN UNEA”

Begoña Calleja, BAEko Zuzendaritza Batzordeko presidentea

2024KO HIRITAR MEREZIMENDUAREN DOMINARAKO BAEREN BIDEO-AURKEZPENA