Nagusilanek “Zilarrezko Haria dei solidarioen maratoia” egin zuen

Urriaren 3an Nagusilanek Donostiako Miramar Jauregian “Zilarrezko Haria dei solidarioen maratoia” egin zuen, 12 ordu etengabe deiak eginaz.

Zilarrezko Hariaren zerbitzua 2000. urteaz geroztik ez hautatutako bakardade-egoeran dauden pertsonei laguntzen die, eta maratoi hau zerbitzua ezagutarazteko eta egiten duten lana aitortzeko ekitaldia izan zen.

Nagusilanek parte hartzen duten hainbat erakunde gonbidatu zituen ekitaldira, eta BAEtik ere bertaratu ginen, gure jarduera herritarrengana eta Nagusilan ingurunera hurbilduz.

HEMENDIK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIOGU NAGUSILANI EGINDAKO GONBIDAPENAGATIK, BAI ETA ADINEKOEKIN EGITEN DUTEN LAN GARRANTZITSUAGATIK ERE, BOLUNTARIOEN AKTIBAZIOAREN ETA KONPROMISOAREN BIDEZ.