BAE ARGI ETA SOINU IKUSKIZUNERA IRITSI DA

Gabonetan Donostiako Sustapenak argi eta soinu ikuskizun bat antolatu du berriro, oraingoan udaletxeko fatxadan proiektatua, Gabonetako egun seinalatuetan.

BAE ere han egon zitekeen gozatzen, modu irisgarrian, korridore bat gorde baitzuten trizikloak ikusmen oneko leku batean jar zitezen.

Eskerrak eman nahi ditugu hiriko bizitzan parte hartzeko aukeragatik, eta ibilaldi bati erantsitako gozamen honengatik ere, ikuskizun bitxi batekin.