BIZI BAE GIPUZKOAN PROIEKTUA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZAREKIN

2023an, martxotik urrira, BIZI BAE GIPUZKOAN proiektua garatu dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako lankidetzari esker, trizikloak Gipuzkoako hainbat herritara eramateko aukera izan dugu, baita herri horietako adinekoei aspaldian paseatzen zituzten kaleak berriro zeharkatzen laguntzeko ere.

Lagunekin, bizilagunekin eta, azken batean, komunitatearekin berriz elkartu izanaren lekuko izan gara. Proiektuaren helburuetako bat zen pertsonak birkonektatzea, belaunaldien arteko harremanak sustatzea, adinekoak partaide egitea, eta herritarrak inplikatzea egoitza-zentroetan bizi diren eta herrietako eguneroko bizitzan nahi bezain parte hartzeko aukerarik ez duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Proiektuak harrera bikaina izan du. Egon garen egoitza bakoitzeko desio nagusia irteera hauek sarriago errepikatzea da. Ekimenean parte hartu ahal izan duten pertsonen erantzuna esker onekoa eta zoriontsua izan da, eta irteera hauetan parte hartzeko aukera izan duten boluntarioentzat esperientzia oso atsegina eta aberasgarria izan da baita ere.

ESPERIENTZIA HAUEK GIPUZKOAKO 14 UDALERRITARA ERAMAN AHAL IZAN DITUGU
Martxoan hasi ginen Zarautzen eta azken irteera urrian izan zen Eskoriatzan.
18 egoitza-zentrotara iritsi gara, eta 152 pertsonak gozatu dute jarduera hau.

Proiektuaren beste helburuetako bat ekimen hau Gipuzkoako hainbat eskualde eta udalerritan ezagutaraztea zen, animatzen joan daitezen eta beraiek bultza dezaten ekimena, horrek dakartzan onurak egiaztatzean.