
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, udaberritik aurrera Gipuzkoa osoko 18 egoitzatara iritsiko gara.
Ostegun honetan, martxoaren 2an, Markel Olanok (diputatu nagusia) eta Maite Peñak (Gizarte Politiketako foru diputatua) Sagastiederren jaso gintuzten, eta BAErekin sinatutako hitzarmena ezagutarazi zuten. Hari esker, BAE honako egoitza-zentro hauetara iritsi ahal izango da 2023. urtean: Santa Ana (Zarautz), San Gabriel (Hondarribia), Gurutze Gorria (Irun), Bihotz Sakratua (Errenteria), Zorroaga (Donostia), Alai Etxe (Donostia), Berio (Donostia), San Pedro (Pasaia), Iurreamendi (Tolosa), Uzturre (Tolosa), San Jose (Ordizia), Txindoki (Lazkao), San Juan (Zestoa), Gisasola (Zestoa), Santa Ana (Zarautz), Egogain (Eibar), Nuestra Señora de la Merced (Soraluze), San Martin (Oñati), eta Jose Arana (Eskoriatza).
150 ERABILTZAILE BAINO GEHIAGORI LAGUNDU AHAL IZANGO DIEGU, ETA BAE-REN ASMOA ETA JARDUERA ZABALDU, BERE ESKUALDEAN ELKARTU NAHI IZAN DIREN GIPUZKOAKO BESTE HERRI BATZUK KUTSATUZ ETA LAGUNDUZ.
Markel Olanok esan zuen triziklo horiek eta haien gidariek Gipuzkoako gizartearen balio onenetako batzuk batzen dituztela, hala nola “konpromiso soziala, errespetua eta belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko harremana eta ingurumenarekiko harremana”. Gehitu zuen: triziklo horiek desberdintasunei aurre egin behar dien lurralde baten errealitatea sinbolizatzen dute, komunitatearen inplikaziotik abiatuta, pertsona ahulenen bizitza hobetzeko bereaien denbora librea erabiltzen duten boluntario guztien konpromisotik abiatuta. Gizarte ongizatea erakundeen eta gizarte zibilaren helburu komun eta partekatua den Gipuzkoa.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari bere laguntzagatik eta, pozten gara proiektu aberasgarri honekin martxan jartzeaz!